Urdaibai Kopako IZEN EMATEAK

Azkenean martxan jarri da Urdaibai Kopako lasterketetan izena eman ahal izateko sistema!!! Egin klik ondorengo irudian eta Urdaibai Kopako lasterketa guztiak ikusiko dituzu. Izen emateak zabaltzen diren einean, lasterketa hauetan klikatzea ahalbidetuko More »

II. Mendi jaia

Gernika-Lumoko III. Mendi Jaiko informazio guztia mendijaia.arrolape.com webgunean duzue!!! Laster izen ematea zabalduko da. Beraz, ADI!!! More »

 

BHK KARRADERAN

“Karraderan, Gure historiaren 31km”, hau da Larrabetzun ospatzen dan lasterketaren lema, eta zelako 31km!!(esan behar zertxo bait gehiago ere izan zirela). Lasterketa hau berez gogorra izan behar zuena, are gogorrago egin zuen larunbatean izan genuen neguko eguraldiak.
Ibilbidea oso basaztuta egon zen eta hotz handia egin zuen, baina ibilbidean zehar ikusitakoak; gudariak tiroka zaleen animoen artean, pena merezi izan zuen.
Gizonezkoetan lehenengo sailkatua Dabid Garcia “Txiki” durangarra izan genuen 2:59ko denborarekin eta nesketan Nerea Amilibia “Grafsestao”ko korrikalaria izan zen, 3:54′ko denborarrekin.
Arrolapetarrak bertan egon ginen eguraldi txarrari aurre eginez, lasterketan gozatzeko helburuarekin baina baita sufritzeko eguna izango zela aldez aurretik jakinda.
Hona hemen gure taldekideen emaitzak:
Arkaitz Galindez: 3:15:00
Julen Ozaeta: 3:25:28
Aritz Martin: 3:38:03
Igor Urionabarrenetxea: 3:53:13
Arkaitz Castañares: 4:23:05
Eñaut Iturriaga: 4:23:06
Leire Monasterio: 4:48:30

Bideo polit hau ere hemen duzue ikusgai! Arrolapetarrak Karraderan euritan dantzan. Mila esker Kantsau!!

BHK KARRADERAN

Gogoratu Facebookean bideo irudi eta karrera gehiagoren albisteak ditugula!

 

 

 

Urdaibai Kopako Sailkapenak 2014

Aupa korrikalariok !!

Igande honetan Forutik Forura mendi lasterketa ospatu da eta honekin, 2014 honetako Urdaibai Kopa bukatu da. Aurtengo podiumak honako hauek dira.

Mutilak:

1: Joanes Goitisolo

2: Ibon Gurtubai

3: Eñaut Iturriaga

Neskak:

1: Iratxe Muñoz

2: Agurtzane Argiarro

3: Zutoia Odriozola

 

Sailkapen guztiak ikusteko, sartu HEMEN

Mendi jaiko Argazki Lehiaketa

Datorren Maiatzaren 18an Gernika-Lumoko 2. Mendi jaia ospatuko da, eta bertan argazki lehiaketa bat antolatuko da.

lehiaketa2014

OINARRIAK: Edozein pertsonak hartu dezake parte. Afinizionatuak edo profesionalak.

Partaide bakoitzak, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, JPG formatuan. Hauek 2014-ko mendi martxa luzean, mendi martxa laburrean, mendi lasterketan edo eta BTT martxan ateratakoak izan beharko dira.

Argazkiak arrolapemt.argazkiak@gmail.com helbidera bidaliko dira maitzak 31 baino lehen, partaidearen izen abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia jarriz.

SARIAK: Hiru argazki onenentzat bertoko produktuez beteriko hiru otzara zoragarri egongo dira.

Urdaibai Kopa 2014: Arratzu Gau Trail

Larunbatean I. Gautrail Arratzu ospatu zen Arratzun. Urdaibai Kopako 2. froga izan zen lehian. Lasterketa honen berezitasuna gauez egin zela izan zen, ia gehienak egunez korrika egitera ohituta daudenez, zail xamarra egin zen gauera korrika egiteko adaptazio hori aurkitzea.

Lasterketa ederra antolatu zuten, nahiz eta eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren, asko gozatu zuten partehartzaile guztiek, bai lasterkariek eta bai martxalariek.

Hemen dituzue orain arteko lasterketetako sailkapenak (puntuaketa arautegia berria ikusi):

Sailkapen Orokorra (Ereño + Arratzu)
pdf
Ereño Arratzu Gernika Ariatza Forua
pdf pdf pdf_inact pdf_inact pdf_inact

Eguneraketa lanak

mantenimiento-de-aplicaciones

Aldaketa asko direla eta, EGUNERAKETA lanetan ari gara. Aldaketa hauen artean ondorengoak egongo dira:

  • 2014ko Urdaibai Kopa
  • Gernikako mendi jaia
  • Izen emateak egiteko sistema berria
  • Argazkiak ikusteko atal berria

Beraz, adi guztiok!!!

 

Urdaibai kopako sailkapena

Aupa korrikalariok !! Hemen uzten dizuegu Urdaibai kopako lehen hiru lasterketen ondoren daukagun sailkapena. Egin klik esteka urdinaren gainean. Baita ere, kategoria guztien sailkapena ondoko estekan, “kategoriak” jartzen duen horretan.

Hurrengo lasterketa eta azkena, irailaren 15ean izango da (igandea) Forun. Urdaibai kopako azken lasterketa da, eta oraindik gauzak ez dira argitu, dena azken lasterketan erabakiko da.

Gogoratu, gutxienez hiru lasterketetan parte hartu beharko dela gutxienez azken sailkapenean agertu ahal izateko.

Animatu, bertan ikusiko gara !

B. behinekoa (1)

Kategoriak (1)

sailkapena

Ereñoko lasterketako sailkapena

Urdaibai kopako webgunean Ereñoko lasterketako sailkapena ikusgai hurrengo helbidean: urdaibaikopa.arrolape.com/erenoko-sailkapena/

Webgune barria

Aupa!!! Arrolapeko webgune berria martxan da. Hemendik aurrera sarriago eguneratzen saiatuko gara: albisteak, ibilaldiak, egutegia… Gordeta daukagun material zaharra be publikatzen joango gara. Arrolaperen barri eukiteko sartu webgunera edo jarraitu gaitzazu facebook bidez!