Gu geu

ARROLAPE MENDI TALDEA

ARRATZUKO ARROLAPE M.T 2009. urtean sortu zen ARRATZU-URDAIBAI lasterketaren antolakuntzaren harira. Lasterketa entzutetsu hau Arratzun ospatzen da, Urdaibiako Biosferaren Erreserban. Arratzurekin muga egiten dute Kortezubi, Nabarniz, Ajangiz eta Mendatak eta urrunegi joan gabe daude Gernika-Lumo eta Ereño ere, lasterketako maldarik malkarrenak Ereñozarren aurkitzen direlarik.

gu_geuTaldearen bigarren urteurrenean, URDAIBAI inguruetan gero eta ohikoago ziren lasterkariak taldera hurreratzen hasi ziren, mendi lasterketen taldea indartzeko asmoarekin. Euskal Herriko mendi lasterketetan zein nazioartekoetan parte hartu, talde giroan entrenatu edota URDAIBAI inguruetan afizioa eta babesa eskuratzeko helburuarekin.

Laster batean ARRATZUKO ARROLAPE M.T.-an bazkideak ugarituz joan ziren.

Berba gutxitan, kirol gogor bezain gustagarri honekin gozatzen dugu, paisaia, herri eta txoko barriak ezagutuz eta lagun barriak eginez.

gu_geu_logoa